Holandako Queen…
Holandako Queens day-ari agur esanez, berriz ere bueltan eta praktikak hasi ditut gaur. Bi egun beranduago hasteko baimena eskatu ondoren, gaur hasi ditut praktikak. Hala ere, inork ez luke esango nire lehenengo eguna izan denik, zuzenean lanean jarri bainaute.
Goizeko bederatzi eta erdietan iritsi naiz zuhatzuko Teledonostiko egoitzara. Bertan erredakzioko langile guztiak ezagutu ditut, bertako instalazioak ezagutu platoa, edizio eta errealizazio gelak, irratia… Ondoren bakoitzaren eta orokorrean erredakzioaren lan egiteko modua azaldu didate eta zuzenean taldetan banatu gaituzte.
Zubietara eta illumbera bidali naute, kazetari eta teknikari batekin. Zubietan Phillipe Montanierren prentsa oharrera joan gara, Errealak bihar Osasunaren aurka jokatzen baitu. Horrez gain, hainbat kazetariei galdetu diegu Mikel Aranbururen erretiroaren inguruko iritzia. Ondoren Illumbera joan gara, Lagun aro Donostia Gipuzkoa Basket taldeak, saskibaloietako play off-etara klasifikatu baita, seigarren postuan. Sito Alonso entrenatzailearen prentsa oharrean egon gara eta ondoren hainbat jokalariekin (Sergi Vidal eta Andy Panko) bildu gara, beraien iritzia eskatuz.
Azkenik erredakziora bueltatu gara eta bertan, kazetarien laguntzarekin albisteak editatzen egon naiz. Egun gogorra izan da, lehenengoa izateko, baina bukatu bezain laster oso azkar pasa zaidala eta gustura ibili naizela konturatu naiz.
Audacity ezagutzen
Euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko Nafarroako kanpainak “harrera paregabea” izan du
Kontseiluak Iruñeko etziko manifestazioan parte hartzeko deia egin du, martxoaren 22an Nafarroan hasi zuen kanpainaren balorazioa egitearekin bat. Euskararen alde abiatu zituzten ekimenek “aurreikusitakoa soberan gainditu” dutela esan du Iñaki Lasak. Manifestazioa Golem zinema aretoetatik abiatuko da, 18:00etan.[Audio http://euskaltube.com/uploads/audio/yJ2wNOqXc2wEtG5NWKSH.mp3|titles=Euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko Nafarroako kanpainak| width=480]
Community Manager
Internetek eskaintzen dizkigun medio sozialen erabiltzaileen zenbakia etengabe handitzen ari da gaur egun. Denbora aurrera egiten duen heinean, publizitatearen alor eta funtzioak betetzen ari dira, izan ere, medio sozialen marketina publizitatearena baino handiagoa baita.
Guzti hau kudeatzen eta bideratzen duen lanpostua sortu da oraingoan, “Community Manager” deritzona. Beraz, Community Manager enpresa edo marka baten jarraitzaileen komunitateak gestionatu, sortu eta dinamizatzeaz gain, enpresaren eta bezeroen bitartekaria izan behar da. Hau da, enpresaren ahotsa kanpora begira eta bezeroen ahotsa barrura begira.
Lanpostu horretarako beraz, hainbat ezagutza eskuratzearekin ez da nahikoa, lanerako jarrera zehatz bat eduki behar baita. Horien artean, web 2.0 eta teknologia berriekin trebea izateaz gain, zaletasun bat azaldu behar da. Abilezia sozialen artean hizlari ona izatea, entzuten jakitea, ulerkorra eta beste hainbat jarrera eta trebetasun sozial eskatzen dira.
Guzti hau garrantzitsua da oso, egunoroko arreta eskatzen duelako eta bitartekari jokatzen den heinean, konfiantza bat sortu behar baita bi alderdiekin, beti ere enpresak goranzko bidea har dezan.
Azkenik lanpostu horri baiezkoa edo ezezkoa emango niokeen galderaren erantzuna ez dakidala izango litzateke. Baiezkoa emango nioke, lana delako eta ezin ditugulako hala nola lanak alde batera utzi. Baina sakonki aztertuz, bi faktore dira ezinbestekoak, alde batetik teknologien zaletasuna eta bestetik harreman sozialak.
Lehenengoarekin arazorik gabe ikusten dut neure burua eta bide horretatik baietz esango nuke. Hala ere, harreman sozialen alderditik, ezegoki ikusten dut nik bertan aritzea. Entzutea edo taldean aritzea ez dira oztopoak niretzat, baina bitartekari lana egitea bai. Bitartekari izateko eta konfiantza izateko bi alderdiekin, nahiko “quedabien” izan behar da eta askotan zure pentsamendu, ikuspuntu edo iritziak gorde behar dira, arazorik ez sortzeko. Luzaroan ezingo nuke horrelakoekin. Hala iruditzen zait eta hala ikusten dut neure burua.
Sare sozialak agian
Proiektuko klasean nengoen. Pixagura sartu zitzaidan bat-batean eta nire irakaslea den Joxe Aranzabali komunera joateko baimena eskatu nion. Baiezkoa jaso ondoren komunera joan nintzen eta bertan nengoelarik, soinu bortitz eta zalapartatsu batzuek ikaratu ninduten.
Tiroen soinuak ziruditen.
Pasillora hurbildu nintzenean, morroi batzuk ikusi nituen ikasle zein irakasleak bahitzen. Barrurantz sartu nintzen berriro ere. Zorte handia izan nuen arren, sekulako tentsioa eta presioa sentitu nuen une hartan, nirea baitzen oraingoan ardura eta gauzak ondo egiteko aukera.
Tarte bat hartu nuen pentsatzeko, minutu bat edo agian. Armatuta zeuden tipo horien kontra ez neukan zer eginik eta mugikorra nuen irtenbide bakar. Joxek hainbestetan azaldutako twitter-ren istorioei erreparatu nien, baina jakina, twitter gehiegi erabiltzen ez dudan arren jarraitzaile gutxi nituela konturatu nintzen, gehienak bahituta zeuden klasekideak.
Orduan tuenti etorri zitzaidan burura, nire egoeran gertatutakoa jarri nezakeen, laguntza eskatzeko. Ideia ona iruditu zitzaidan eta internetera sartzerakoan HUHEZIko wifi-aren pasahitza eskatu zidan. Banekien, baina momentuko urduritasun eta ezinegonari, ukimen mugikorraren zailtasunak gehituta, ezin izan nuen ezer idatzi botoi guztiak batera zapaltzen bainituen.
Azkenean, beti bezala 112ra deitu nuen, gertatzen ari zena salatzeko. Handik gutxira, polizia mordoa sartu ziren unibertsitatean eta gertatutakoari amaiera jarri zioten.
Hurrengo egunetan komunikazioaren alorrean teknologia berrien eragina aztertzen eta hausnartzen aritu nintzen. Argi dago, oraindik denbora behar den arren, sare sozialak potentzia handiko tresnak direla eta etengabean hauen eraginkortasuna garatzen joango dela. Baina argi dago, baliabide hauek gure gizartean guztiz barneratuta egon arte eta internet guztiz librea eta denon eskura egon arte, ezinezkoa izango direla sare sozialak komunikazio tresna eraginkorrena bezala erabiltzea.
KOMUNITATEAK
Atzo ez nintzen klasera joan. Izan ere, materia honetan astero jorratzen ari garen komunikazio teknologien bidez, atzoko hitzaldiaren berri izan dut.
Atzo, apirilak 21, Iban Arantzabal HUHEZIRA etorri zen hitzaldi bat ematera. Mondragon Unibertsitatean irakaskuntza eta Gasteizen Euskal Filologia ikasketak burutu ondoren, Goiena.net-eko arduraduna da gaur egun eta sustatu.com-en parte hartzen du.
Hitzaldiak komunitateak Interneten duten garrantzia zuen ardatz. Danbaka.com, tokiko.tv eta azkenik Goiena.net azpimarratuz. Azken honek euskaraz dihardu eta 2.400 bisita inguru ditu egunero. Debagoieneko albistegiak jorratzen baitituzte.
Aniztasunari eta estiloari garrantzia eman zion batez ere.
Alde batetik, neutralismoari eustea garrantzitsua dela uste dute, eta ez ideologia bati lotzea. Mugatzea baitelako. Izaera, joaera eta pentsaera neutralaren bidez, sinesgarritasuna bermatu nahi dute, helburua informaziorik osoena eskaintzea baita.
Bestetik, estiloa azpimarratu du. Moldatu eta egokitu behar baita, kanala, edukia eta audientzia kontuan izanik. Ez baita berdina telebistan berri bat ematea edo sarean argitaratzea.
Laburbilduz, gaur egun ezinbestekoak diren gomendio batzuk zabaldu zituen, hala nola, kazetariak inplikatu eta arrastoa utzi behar duela, narrazio hutsetik aldenduz.
Klasetik kanpo blog bat sortzera eta komunitateen munduan murgiltzera animatu zituen.
“Asier Rekalde”
Gogoan dut nire izena googlen en ipini nuen lehenengo aldia. Susto ikaragarria hartu nuen emaitzak ikusterakoan. Nire izenarekin zerikusia zuten googleko erantzunen hiru orrialdeekin egin nuen topo. Begiratu ondoren, igeriketa lehiaketako listak zirela ohartu nintzen, duela gutxi arte igerilaria izan bainaiz.
Gaur egun ez dut halakorik aurkitzen, dokumentu horiek jada saretik kendu dituztelako. Orain berriz, “Asier Rekalde” ipiniz gero, sare sozialetako informazioa aurkitu dezaket. Twitter, Facebook, wordpress eta antzekoenak. Guztira 46.400 emaitza inguru azaldu zaizkit, baina niri buruz hitz egiten dutenak soilik hamar bat izango dira.
Irudietan berriz, blogean igotako hainbat argazki agertzen dira, eta nire aurpegia azaltzen da. Ideia hau ez zait oso atsegina egiten, ez bainaiz eroso sentitzen nire argazkia nork ikusi ditzakeen jakin gabe.
Hala ere, nire “tocayoak” aurkitzeko lagungarria egin zait. Orkoien bizi den 16 urteko Asier Rekalde bat badela jakin ahal izan dut, baita futbola gustukoa duela eta talde batean jokatzen ari dela. Beste Asier Rekalde xakelari bat aurkitu dut, baino honi buruz ez dut informazio gehiegirik bildu.
Azkenik, nire izen eta argazkiak googlen agertzea gustuko ez dudan arren, jendearentzat garrantzitsua edo interesgarria ez naizela argi izan behar dut. Teknologiaren etengabeko aurrerapenekin pribatutasuna kolokan jartzen ari den arren, sarean jarrera eta jokaera “normal” bat izanez gero, ez duzu ez hackerren ez beste inoren beldurrik izan behar. Gehiegi baikara mundu honetan hain kontrolatuak egoteko.
Google Calendar
Google-en aplikazio guztiak bezala, erraza, sinplea eta eraginkorra den Google Calendar aurkeztu digute oraingoan.
Google Calendar, izenak esaten duen moduan, Google etxeak sortutako agenda edo egutegi digitala da. Tresna honen bidez, ekitaldiak sor ditzakegu, gure egunerokoa antolatzeko eta pertsonalizatzeko. Itxura molda dezakegu eskaintzen dizkigun tresna eta baliabideen bidez.
Nahi adina egutegi sor ditzakegu, eta bakoitza guk aukeratutako pribatutasun eremuarekin. Nahi izanez gero guztiz pertsonala izan daiteke, edo guztiz publikoa, bestela zehazki guk aukeratutako talde itxiarekin partekatu dezakegu.
Sortutako ekitaldiak iristean, gainera, mugikor eta posta elektronikoaren bidez abisatuko digu. Mugikorrean internet edukiz gero, sar gaitezke eta erabili dezakegu.
Beraz, ekitaldiak sortzeko, gonbidatzeko, gonbidapenak jasotzeko edo aurkitzeko balio digu, era sinple, azkar eta erraz batean.
Pertsonalki ez dut erabiliko, behar ez dudalako. Izan ere, etorkizunerako horrelako tresnak ezagutzea garrantzitsua iruditzen zait, baliagarriak direlako. Teknologiak aurrera egiten duen heinean, geroz eta garrantzitsuagoak izango dira horrelako tresnak, hobe orain ezagutzea, derrigorrezkoak izan arte itxarotea baino.


