Joan edukira

Zergatik ez Firefox?

Otsaila 11, 2010

Google Chrome-en zale amorratua naizela aitortu behar dut.

Hala ere, Faroa blogean irakurritako Testigantzak eta atzo Joxe Aranzabalekin izandako klasean azaldutako Firefox-en abantailak pentsarazi egin ninduten.

Euskalduna izanik, sarean Euskaraz bizitzeko aukera ematen dion proiektuari baiezkoa ematea, erantzun egokiena iruditzen zait.

Izan ere, aurreko sarreran egindako inkestan Huheziko ikasle eta irakasleen %46ak Firefox erabiltzen duela jakin izan nuen, gehienbat Euskararen arloan beste nabigatzaileak eskaintzen dituen abantailengatik. Horien artean, Euskalbar eta Xuxen gehigarriak aipa daitezke. Lehenengoa Euskarazko 25 hiztegi eskaintzen ditu eta bigarrenak korreoan eta antzekoetan zuzentzailea izateko aukera.

Are gehiago, Firefox-ek gehigarri asko ditu, hala nola, Cooliris dut gustuko, baina etengabe berriak eskegitzen dituzte, berritzaile, iraultzaile eta eraginkor bilakatzen duena. Horixe bera izango litzateke aipatutako beste ezaugarri atseginetako bat, diseinu aldakorra duela eta etengabe eskaintza berriak sustatzen dituela.

Azkenik, Google Chrome-ekin batera erabiltzea gomendatzen dizuet, lehenengoa oso argia eta azkarra delako eta Firefox atzetik duen software librearen filosofiak oso erakargarria delako.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.